XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- PRESTAKETA FRESATZEKO MAKINAN 0F ARIKETA 1.1. PIEZAREN MUNTAIA a) Mordazan.

Mordaza arrunta pieza prismatiko txikiak lotzeko erabiltzen da eta piezak banaka edota gutxi batzuk batera egiteko.

Piezaren finkapena, baraila higikorraren aurka lotura-torlojoak eragiten duen presioari esker barailen eta piezaren artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da.

Baraila finkoa / Baraila higikorra / Biradera.

Finkapena eraginkorra izan dadin, marruskadura-indarrak fresak sortzen duen ebaketa-indarra baino handiagoa izan behar du.

Era berean barailak torlojoen bidez makinaren mahaia ongi atxikirik geratu behar du bertan irrista ez dadin.